XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDEETAKO EZBEARRAK.

Bideetako ezbearretan laguntzea, guztion eginbearra da.

Ala ere, txarragorik gerta ez dedin, arau batzuri jarraiturik eskeiñi bear da laguntza ori.

Onelaxe jokatu:
a) Norbere berebilla ondo baztertu leenengo ta bat.

b) Ezbearra izan dauanaren berebilla bear denez nabarmendu (señalizatu).

d) Ezbearra gabaz izan bada, norbere berebillaren argiak bidetik kanpora, baiña berebil apurtua argitzen dabela jarri.

e) Berebil apurtuaren ondoan poxpororik ez erabilli sekula ere, ez argi egiteko eta ez zigarroa izotzeko.

Esku-argia (linterna) erabilli bakarrik.

Argigaillu au, txofer guztiak aldean erabilli bear leukee.

Azkenez oar oneek izan bear dira kontuan:
1. Motorra ibilli badabil, gelditu kontatuko giltzari emonda naiz bateria kenduta.

2. Berebilla bidean ondo finkatuta utzi.

Orretarako esku-galgeari emon eta txirringa-aurrekoa jarri.

3. Berebilla sutan badago, itzaltzeko (amatatzeko) tresnarik bada bertan, tresna orren bidez amatau.

Ez badago, areiez naiz lurrez amatau; sekula ere ez urez.

Leenengo laguntasunak.

1. Bideetan laguntzeko aurrerapen aundiak izaten ditue laterri (naziño) batzutan.

Esate baterako bost kilometrorik bost kilometrora urrutizkiñak, eta 30 edo 40 kilometro tartean, gaizo-etxeak.

Orduan berebilletik kanpora jaurtiak izan direnak, toki seguruan jarri eta estalki batez naiz burusiz (mantaz) estaltzea izango da laguntzaillearen lana.